20 urte bete ditu Bilboko aretoak.
1995eko abenduaren 15ean zabaldu zituen ateak Kafe Antzokiak Bilbon
Hogei urteotan, "bere lana arrakastaz egin du euskal kulturaren gune honek, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik", adierazi dute prentsa ohar baten bidez antzokiko arduradunek.
Baina ez hori bakarrik. Izan ere, Euskal Herriko zein nazioarteko musika talde esanguratsuenak bertatik igaro baitira, zuzeneko musikaren zirkuituan leku garrantzitsua erdietsiz.
Bestalde, urteotan denetariko milaka hitzordu izan dira Kafe Antzokian: hitzaldiak, aurkezpenak otorduak, antzezpenak, proiekzioak, dantza eta kantagintza saioak, gau giroa, kluba, jaiak...
Zorionak!