Mendiaren deiari kasu egin: heldu den maiatzaren 30ean Lizarrietako magalean.
King Creosote, Belako, Thounsand, Wall of Death eta Petti talde eta musikariek joko dute
Urte baten bueltan, hemen da berriz
Usopop jaialdia, Saran egiten den musika esperientzia berezia eta gozagarria. Seigarrena jada. Eta dagoeneko ohitu gaituzte programazio txukun eta zaindua itxarotera. Aurtengoan ere maila altuari eutsi diote: King Creosote, Belako, Thounsand, Wall of Death eta Petti ariko dira.
Bestalde, Hasierako ildoei tinko atxikiz, hobetzen segitzea dute xede hitzordu honen antolatzaileek. Horren adierazgarri dira "aurten sortu dugun haurrentzako xokoa, gaztetxean iraganen den besta eta pentzean izango den eszena ttipia", adierazi dute.
ARTISTAK ANTOLATZAILEEN HITZETAN- King Creosote: "Anari guretzat erreferentzia den bezala, Kenny Anderson aka King Creosote betidanik eredutzat dugu elkartean. Eskoziarraren musika barnetik sentitzen dugu eta haren izaiteko manera errespetatzen dugu. Gure barne munduko erregea da"
- Belako: "Euskal talde interesgarrienetarikoa lotzea lortu dugu. Izan ere 2012an ezagutu genuen laukoteak eszena sutan ezarriko du elektronika ukituak dituen rocka indartsuarekin".
- Petti: "Blues, folk eta rock doinuekin gure eszena ttipi berria estreinatuko du"
- Thousand: "Laukotearen pop koloretsu, anitza eta dantzagarriak H-Burns-en azken orduko ezeztatzea ahantzi araziko digu".
- Wall of Death: "Paristarrak izanen dira gaualdia itxiko dutenak. Psych-rock hirukoteak sorgindu egingo gaitu gitarra astun eta organo doinu pozointsuekin".
Kontzertuez gain,
Etorkizuna konpaniaren dantza emanaldia ikusteko parada izanen da. DJ lanei dagokienez, aurten Bordeletik etorriko dira
A-Side B-Side. Biniloekin nahasten dute musika bakarrik, izan rocka, elektronika edota soula.