Belakoren Haunted House.
Eurie izenburua izanen du mungiarren estreinako diskoak eta hau beren aurrerapen kanta da
2012ko abuztua eta 2013ko urtarrila bitartean Gaua estudioetan grabatua,
Haunted House kantua entzungai dago dagoeneko taldearen bandcamp-ean.
Aitor Abiok grabatu eta ekoiztu du eta
J. Asier Zubelzu arduratu da masterizazioaz.
Zuek juzkatu, baina guri zerbait handiaren aurrean gaudela begitantzen zaigu.
Diskoa udaberrirako iragarri dute mungiarrek eta
Eurie izanen da bere izenburua.
Josu Ximun,
Cris,
Lore Nekane eta
Landerrek osatzen dute 2011n jaiotako talde gazte hau. Hasteko, "new wave" britaniarra
aitzakitzat
hartuz, laukote mungiarrak, punk-rock doinu gordinak zein gaur egungo
melodia elektroniko beroak eskaintzen dizkigu abestietan.Oharra: Entzun! liburuaren azken zenbakian, 62.ean alegia, irakur dezakezue egin diegun elkarrizketa.