Usopop V.
Sebastien Schuller - Black Light MobyDick - Liar (Cotard Delusion) Aguxtin Alkhat - Ihes Egin Bidea eta denbora - Anari Saran ospatzen den jaialdi txiki eta dotorea bosgarren ediziora heldu da dagoeneko. Aurten, Lizarrietako lepoan eginen dira ekitaldiak.
Musika berriak eta natura uztartzen dira udaberriko hitzordu interesgarri honetan. Iaz bezala, aurten ere maiatzean eginen da eta lau kontzertu eta pintxaldi bat hartuko ditu. Bertakoak zein kanpotik etorritakoak, folketik popera doazen artistak izanen dira gozagai, arratsaldeko 15:30etatik aurrera:
ARTISTAK
* Anari & Aguxtin Alkhat. Eszena, pentze edo larre baten erdian, elkarrekin partekatuko dute. Bakoitzak bere aldetik kantu pare bat emango du eta une batzutan elkartuko dira (Bob Dylanen bertsio bat, batak bestearen kantu bat egin, harmonika sartu...).
Gipuzkoarrak iaz argitaratu zuen BideHuts zigiluaren eskutik
Bidea eta denbora izenburuko lana,
Irla Izan diskoaren biran zuzenean grabaturiko kantuak biltzen dituena.
Aguxtin berriz, Heletatik dator eta iaz Usopop zigiluarekin indie folk rockaren arrastoan sei kantuko EPa,
Ihes egin, argitaratu zuen. Entzun! CD-bilduman ere, haren
Gezurra dirudi kantua sartu genuen. Iazko sorpresa atseginenetako bat izan zen.
http://bidehuts.net/anariwww.aguxtinalkhat.bandcamp.com
* Sebastien Schuller. Aubergenvilleko (Frantzia) kantu egilea eta konpositorea da. Popa eta elektronika uztartzen ditu.
http://sebastienschuller.com/
* Mobydick band. Eneko Burzakok ahots ikaragarria dauka.
Cotard Delusion diskoa kaleratu zuen iazko udaberrian, bakartasunetik talde kontzeptura salto eginez. Doinu akustiko eta gordinei ez die muzin egin ordea.
https://www.facebook.com/eneko.mobydick
* Kid Wise. Tolosatik (Frantzia) datorren talde gaztea da. Indie popa egiten dute moderno eta batzutan hipster itxurako musikari hauek.
https://fr-fr.facebook.com/JESUISKIDWISE
DJ SET
* Musikolore (haurrentzako ikuskizuna)
* Abereen Dantza
+ ostatua-taberna bertako ekoizpenaren produktuekin.