Berako musikariak 3. lana aurkeztu du
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Musikaren alderdi akustikoa une batez alde batera utzi du Pettik eta Etxeko Uzta taldearekin batera elektrizitatez jantzi ditu bere hirugarren diskoko kantuak. Berako abeslariaren kantuek kanpora begiratzen dute oraingoan, baina ez dute, ordea, entzulea hunkitzeko gaitasuna galdu.
Amets bat (99) eta
Arrazoiak (01), Petti euskal musikaren munduan ezagutzera eman zuten bi diskoak, hari akustiko eta barnerakoi baten gainean eraikiak zeuden. Batez ere bigarren lanean, saihestezina zen Nick Drake abeslari ingeles handiaren eragina. Bi disko horiek, dena dela, ez zuten Pettiren musika mundua bere osotasunean islatzen; Berakoak zuzenean beste alderdi batzuk ere erakutsi izan dituelako. Hain zuzen ere, kontzertuetan erakusten duen izaera basati eta elektrikoa diskora eramateko gogoz ari zen aspalditik Petti; eta, azkenik, gogo hori Etxeko Uzta taldearekin