WAS taldeak euskal erroetara jo du bere disko berria, 'Gau ama', eraikitzeko
Was taldea.
Otsailaren 12an ikusiko du argia bizkitarren lan berriak
Dantzara bideratutako soinu-eboluzioa aurkituko dugu WAS-en Gau ama izenburuko disko berrian: euskal folklorea, pop elektronikoa eta housea. Erroetara bueltatu dira bizkaitarrak lan berria atontzeko, beti ere soinu eta molde garaikideen koordenadetan. Koktel guztiz desberdina. Oreka TX txakapartariek eta Belako taldeko Cristinak kolaboratu dute.
Dagoeneko disko berriaren teaser labur bat jarri dute ikusgai/entzungai. Horrekin konformatu beharko gara oraingoz: