Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gabeko Kalapitxixak (autoekoizpena, 2009) da Ondarroako Piztiak taldearen azken lan emankorra. Popetik gertuago, taldeak jasan duen barne aldaketaren emaitza bikaina eta garai berrietara egokitua, azken disko hau ezinbestekoa bilakatu daiteke euskal pop rock melodikoa gustuko dutenen artean. Proiektua ez da bakarrik diskoa argitaratze soil batera mugatu; pintura eta eskultura erakusketa, bideoa eta laburmetraia egin nahi dute ondarrutarrek gaueko tximeleten etengabeko dantza zoroaren inguruan. Diskoak bestetik, harribitxi bat gordetzen du: orain dela bi hamarkada Kirmen Uribek idatzia eta TU-K musika taldearen lehen maketan argitaratutako Pornografiaz abestia. Txomin Uriberekin, gitarra eta ahotsa, mintzatu gara eta berak argitu dizkigu lan honen argilunak.
Zuen lehen musika taldeak, TU-Kek alegia, 1988an argitaratutako lehen maketako abestiak