Ilargia naiz, Gabeko kalapitxixak erakusketako artelana, kanpainako sarietako bat da.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Musikari dagokionez, "lasaiagoa" izango dela aurreratu digute
Ondarroako talde ezagunak Verkami bidezko kanpaina abiatu zuen joan den abenduaren 15ean bere disko berria izango dena finantzatzeko. Urtarrilaren 24an bukatuko da zaleei zuzendutako kanpaina.
U deituko da lan berria eta taldearen
zortzigarren diskoa izango da. 10 edo 11 kantu jasoko ditu. Ildo musikalari buruz galdetuta, hauxe erantzun digu
Josu Aranbarrik: "Piztiak izango da, baina beti bezala bere petsonalitatearekin, hau da, sonoritate ezberdina, lasaiagoa esango nuke, eta amerikano kutsuarekin".
Diskoko kantu guztiak Josu Aranbarrik eta Txomin
Uribek konposatuak dira. Hitzak berriz, aurretik aipatutako bi musikarienak eta
Kirmen Uriberenak izango dira.
Diskoa Urdulizko
Tio Pete estudioetan
grabatuko dute 2015eko urtarrilaren hasiera honetan. Teknikari lanetan
Jose
Lastra (Zea Mays, Ama Say, Split 77, Pi LT, Juan Carlos Perez...) arituko da. Gainera, jakinarazi ez dizkiguten gonbidatu batzuk pasako dira estudiotik.
Disko berriak otsailean edo martxoan ikusiko du argia CD formatuan eta formatu digitalean.