Diziplina anitzeko sagarra.
Azaroaren amaieran ikusiko du argia disko-liburu formatuan eta zuzeneko ekitaldietan ere
Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean,
Kirmen Uribe idazlea,
Mikel Urdangarin,
Rafa Rueda eta
Bingen Mendizabal musikariak eta
Mikel Valverde artista plastikoa elkartu dira berriro,
Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin.
Honako kontzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artistiko ezberdinen espresibitatean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz, Elkar diskoetxetik aurreratu digutenez.
Azaroaren amaieran ikusiko du argia disko-liburu formatuan, hala nola, zuzeneko ekitaldietan ere.