Jada kalean! Argazkia: Oier Aranzabal
Pete Seeger, Wilco, Jeff Tweedy, John Hiatt edota Damien Jurado artisten hamaika moldaketa dakartza
Abesti bat gutxiago Lou Topet taldearen bigarren lana da. Gustuko artisten gustuko kantuak bildu dituzte zarauztarrek lan honetara, baina jatorrizko hizkuntza alboratuta.
Harkaitz Canok hartu du bere gain diskoko kantuak euskaratzeko lana.
Folk eta rock amerikarra aurkituko du entzuleak disko honetan. Izan ere, Pete Seeger, Wilco, Jeff Tweedy, John Hiatt, Damien Jurado, Will Oldham, Mavis Staples eta Cass McCombs artisten hamaika abesti aukeratu dituzte moldatzeko.
- Lou Topet Ander Zulaika, Oihan Larra