Aretoa utzi zutenen arrazoiak ez ditut ezagutzen, behar bada etxera bueltatzeko azken trena edo autobusa harrapatzeko ez zuten beste erremediorik, baina batek baino gehiagok emanaldiaz nahiko izan zuela iruditu zitzaidan. Gauza bera esango nuke nere inguruan zeuden beste batzuei buruz eta irteeran topatu nituenei buruz: aspertu egin zirela, azken batean.
Egun pare bat geroago eta hotzean pentsatuz, Bill Callahanen inguruan irudi pixka bat distortsionatuta sortu dela erabaki dut. Nagikeriaz edo miopiaz, Bill Callahan