Audience Jai Alai.
Amerikanuak lanarekin egin zuten bezala, bigarren soinu banda hau ere zuzenean aurkeztuko dute gernikarrek
Ezustekorik gertatzen ez bada, otsailaren 12an argia ikusiko du
Audience taldearen
Jai Alai Blues dokumentalaren soinu bandak. Momentuz euskarri fisikorik izango ez duen edizioa da eta plataforma eta denda digital gehientsuenetan eskuragarri egongo da.
Audiencek egiten duen bigarren soinu banda dugu hauxe. Lehendabizikoa
Amerikanuak izan zen. Bada,
Jai Alai Blues honetan, dokumentalaren geruza ezberdinetan murgiltzea egokitu zaio taldeari. Munduko
hainbat herri eta gertaera historiko girotu dituzte, arrakastak eta porrotak,
tentsioak eta baretasunak, kirolaren epika eta negozio nahasiak
FILMARI BURUZ
Zesta punta kirola (Jai Alai) hainbat eta
hainbat herrialdeetara zabaldu da. Egipto, Txina, Filipinak, Kuba,
Mexiko edo Estatu Batuak kirol honen historiaren lekuko izan dira.
Gorka Bilbao zuzendariaren Jai Alai Blues dokumentalak (2015)
zesta puntaren historia sinestezina kontatzen digu mundu horretan
aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien
eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak;
arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan;
identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak
dituzten gizarte batzuetara egokitzean...