Joana Serraten bigarren diskoaren azala.
Joana Serrat, Vic-eko (Bartzelona) abeslari eta kantu egilea da. Gazte gaztetik, erro ipar amerikarreko folkak eta rockak gatibatu zuen eta ildo horretatik doa bere izen-abizenekin argitaratu duen bigarren diskoa:
Dear Great Canyon (lehenago, J.S.T izenpean bi lan argitaratu zituen eta jada bere izen osoarekin,
The Relief Sessions izeneko disko bikoitza).
Bada, hamabi kantu bildu ditu oraingo honetan, Atlantikoko beste aldeko lur urrunetatik ekarritakoak, non aipatutako rocka eta folka, pop doinuekin uztartu dituen egin zitekeen modu naturalenean. Diskoa Cadizeko Paco Locoren estudioan grabatu zuen Howard Bilerman teknikari zela. Joana Serratek eta bere estudioko taldeak