Bizardunak-en azken diskoaren promo argazkia.
Taldekide batzuen egoera pertsonalak bultzatu ditu erabaki hau hartzera.
Lotuta zituzten hainbat kontzertu bertan behera gelditu dira
2009an
atera ziren plazara ardo gorri naparrari eta zerbeza beltzari gorazarre
egiten zioten bederatzi bizardun parrandazale eta, aldi berean,
aldarrikatzaile eta kritiko.
Fiachras, Mermaid, Brigada Criminal, Basque Country Pharaons eta beste
talde askotatik heldutako musikari nafar eta gipuzkoarrez osatua zegoen
taldea.
Beti ere, festa giroan, euren irlandar
jatorriko folkak eta punk jarrerak ez zituen inor epel utzi. Euren izena
bolbora bezala zabaldu zen Euskal Herri osoan eta zuzeneko emanaldietan
haragitu zuten lehen diskoan (2009) islatu zuten jarrera eta nortasuna. Euren
kantuak segituan egin ziren ezagun. Kiskaltzen zuten:
Bigarren diskoa
En Zugzwang (2010) izan zen (euren konposatzeko gaitasuna erakutsi zuten lan honetan) eta hirugarrena eta azkenekoa,
Ur ederra kirats infinituan (2012). Urrats bat aurrera egin eta folk ingelesara gerturatu zen taldea, rockari ere ateak irekiz.
Tamalez, bizardun batzuen egoera pertsonalak bultzatu ditu taldea desegitera. Uda parte honetarako lotuta zituzten hainbat kontzertu bertan behera gelditu dira.
Ez da finean, agur ofizialik egon.