Bigarren diskoaren azala.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bonberenea etxearekin argitaratu du Fiachras taldeak bere bigarren diskoa: Hiltzera goaz.
Fiachras taldeak bigarren lan luzea aurkeztu du berriki:
Hiltzera goaz. "Ruper Ordorika, Jon Mirande edo Mike Tyson bezalako jendea ikonotzat dituztenentzako eginiko diska da hau. 80ko hamarkadako punka ahaztea beharrezkoa dela iruditzen zaigu etengabe zingira berdinean bueltako ez ibiltzeko. Kreatibitate kontu soil bat da", diote taldekideek.
Folk musikaren gainean, heroiak, antiheroiak, taldekideak beraiek, idazle gorrotatu-maitatuak eta abar... agertzen dira disko honetako hamar abestietan.
*** Laburrean
Fiachras duela 4 urte sortu zuten Haritz Artola, Aitor Aldanonondo eta Joseba Garcia de Andoin punk musikariek, bestelako soinuetan sartu eta espresatzeko xede hartuta.