Arto Artian 2015 festaren afixa.
Belarri inkonformistak badituzu, hitzordu aski interesgarria duzu larunbat honetan Sestaoko Txirbilenea kulturgunean
Hamar urte dira
Arto Artian kolektiboa sortu zela. "Musika txikien katalogoa"
deitu zioten, eta esperimentazioaren inguruan aritzen ziren hainat
euskal artisten lanak biltzea zuten xede, autogestioaren bidez eta
lizentzia libreekin funtzionatuz, sare bat eraikitzeko asmoz.
Hamarkada baten ostean, lanean segitzen dute, musikaren itsaso eta
korronteetan esploratzen. Larunbatean, Arto Artian platarfomaren katalogo berriaren aurkezpena egingo dute, hain zuzen ere.
Festa egiteko, Sestaoko
Txirbilenea kulturgunea aukeratu
dute: "Esanguraz betetako tokia da. Desmantelatze industrial eta
kulturalaren isla diren Labe Garaietako bulegoak okupatu zituztenetik
hamaika ekintza eta aukera eskaini diote eskualdeari", adierazi dute
antolatzaileek.
- EGITARAUA
Ekainak 6, Txirbilenea (Sestao)
18:00Arto Artian platarfomaren katalogo berriaren aurkezpena
20:00Emanaldiak
KILLERKUME (free-nolise esperimentala, Bilbo)Gitarra eta bateriadun bikotea, noise-rockaren esparruan aritzen dira.
AZUNAK (elektronika/hardcore/punk, Sodupe)Enrike Hurtadoaren egitasmoa da, berak soortutako softwarea erabiliz hardcore, metal eta punk musika egiten du, deseraikiz.
HECTOR REY (konposizioa, Oviedo-Berlin)Konposatzailea, inprobisatzailea eta interpretea, AEBetan, Alemanian, Polonian, Txekian, Finlandian eta beste hainbat lekutan aritu izan da. Proiektuak ditu Miguel A. Garc