Diskoaren azala.
Ordu erdira heltzen ez den kantu sorta frenetikoa dakar
Entzun! liburuaren azken zenbakian aurreratu genizuen
Unai de la Iglesiak eta
Ibon Rodriguezek 2015. urte hasierarako argitaratzekoa zutela euren disko berria:
Atx! Biniloaren fabrikazio kontuak direla eta, zertxobait atzeratu da asuntua, nahiz eta urte hasieratik bikoteak ez dion zuzenean jotzeari utzi.
Azken urteotako lanaren emaitza da
Atx!, bikotearen bosgarren lan luzea. 13 abesti frenetiko 27 minutuan. Esaterako, kantuetako 6 ez dira 2 minututik pasatzen. Free punka, gordinkeria, bateria kolpe eroak (eta zehatzak aizue!), hardcore zaplastekoak, zaratak, jazzpunk?? bortxatua, oihuak, energia erauntsia, kantu eskema jakinen suntsiketa ariketak...
Tzesne musikariak egin du
Atx! diskoaren ekoizpena, eta
Jon Martin marrazkilariak artelan osoa.
Lana LPan zein CDan erosi ahal da. Binilozko aleak eskuz belztu eta serigrafiatu dituzte. Biniloa 10