Akauzazte zuzenean
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Akauzaztek urrats bat egin du aurrera CD berriarekin. Ederki landu du grabazioa. Pieza edo CDaren zati bakoitzak hartu eta eraman egiten zaitu. Azkoitiko Mataderoan aritu ziren Roge, Joxe, Arra eta Mini diskoko grabazioak egiten, iragan urtean. Maikelen laguntzaz egin zituzten nahasketak, eta Stefan aritu zen masterizazio lanetan.
Akauzazteren hiru pieza entzun ahal dira bere CD berrian:
Aitaren etxean,
X eta
Gorpuziega. Omar Nabarroren hitzak erabili dituzte, eta Nepal eta tibetar jatorriko grabazioak, azken kantuan. 23 minutuko iraupena du lanak.