entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Iker Murillo Urriak 29, 30 eta 31 eta azaroak 1

Barakaldo (BEC) BIME 2014

Mogway taldearen kontzertuaren une bat. Mogway taldearen kontzertuaren une bat.
BIME festibala ez da ohiko festibala. Ondo dakigu hara hurbildu garen guztiok. BIMEn aurki dezakegun eskaintza ez da soilik kontzertuetara mugatzen. Hainbat aurkezpen, merkatu, hitzaldik... osatzen dute egitaraua. BIMEk aste oso bat irauten du eta musikaz guztiz blaituta bukatu dezakezue eta oraindik gehiago eskatzeko gogoekin geratu. Kontzertuei erreparatuz, esan genezake festibal guztietan bezala denetarik aurkitu genuela: nahiz eta batzuk besteak baino gehiago erakutsi, musika maila onargarria entzun ahal izan genuen. Errepikatzekoa seguru.


  • Ostirala
Lehenengo kontzertu interesgarria lehenengo eszenatokian izan zen. Bertan Imelda May-ren emanaldia ikusi ahal izan genuen bertaratu ginen guztiok. Lau urte pasata zeuden Imelda-ren azken kontzertua ikusi genuenetik Euskal Herrian. Azkena Rock festibalean izan zen eta nahiz eta urte guzti hauetan bere musika gehiegi ez aldatu, badirudi soinu melodikoagoen bila dabilela artista irlandarra. Balada bat baino gehiago entzun ahal izan genuen eta nahiz eta bat baino gehiago oso azpimarragarria izan, azkenean Johnny Got a Boom Boom bere lehen diskoko arrakasta izan zen txalotuena.
Ondoren, jende gehiena hirugarren eszenatokira hurbildu zen Sonic Youth-eko kide izandako Thurston Mooreren kontzertua ikustera. Nahiz eta laugarren eszenatokian (aulki eta guzti dituena), Fuel Fandangoren kontzertua izan, kuriositate handia zegoen jakiteko ea zer egingo zuen berak bakarrik Sonic Youth-eko taldeko kideak ondoan eduki gabe. Kontzertua apenas 4 abestiz osatua egon zen. Progresio luzeak eta zubi instrumentalak aurkitu genituen handik eta hemendik. Abesti guztiak bere azken diskokoak izan ziren eta azkeneko ordu laurdena distortsioa eta zarataz josita egon zen. Proposamen musikal originala eta soilik bakar batzuek proposatu ahal dutenak. Teen Age Riot-en zain zeudenek itxaron behar izango dute.

Joe la Reina donostiarren kontzertua ikusteko gogo asko genuen. Urteko diskorik borobilenetakoa sinatu ostean, BIMEra heldu ziren zuzenean aurkezteko eta abestien zirrara berriz ere sentiarazteko. Lastima soinua txarra baino txarragoa izatea. Ahotsa soilik atze-atzetik entzun ahal izan zen eta Macy Gray alde batera utzi eta hemen geratzea aukeratu genuenok dezepzio puntu batekin erretiratu ginen Basement Jaxx ingelesen kontzertua ikustera.
Hura bai jaia. Baliteke teknikaren aldetik ez izatea kontzerturik onena. Baina ez dago inongo zalantzarik: festibaleko kontzerturik dibertigarriena izan zen. Basement Jaxx jende andanaz osaturiko taldea da. Gutxienez bost abeslari ezberdin ikus daitezke eszenatokian kontzertua aurrera doan bitartean. Beren techno, pop, dance, house fusio dantzagarriak hankaz gora jarri zuen BEC. Baliteke argitaratu duten azken diskoa ez izatea beraien karrerako onena, ez eta onenetarikoa ere, baina ukaezina da ongi pasatzen dutela kontzertuetan eta musikaren espiritu alaia soberan islatzen dutela.

Placebo ingelesen kontzertua ikusteko gogotsu geunden asko. Denbora pasa da gurean ikusi genituen azkeneko alditik eta jakin mina genuen. Gaur egun ezinezkoa da Placeboren kontzertu bat berezia izatea ondo baitakigu nola lan egiten duten mutil hauek. Hala ere, harrigarria izan zen zuzenean inoiz ez entzundako zenbait abesti entzutea. Kontzertuaren ostean bat baino gehiago etxera erretiratu zen holako kontzertu bat ez zuela berriz ikusiko pentsatzen.
Baina oraindik azkeneko kontzertu bat ikusteko aukera zegoen. Ordea, Goseren emanaldia ikusteko laugarren aretora hurbildu ginenok hobe izango genukeen etxera joan. Kontzertua ezinezkoa izan zen. Eta ezinezkoa diogu gaueko hiruretan antzoki baten eserita ezin daitekeelako halako kontzertu batez gozatu. Festibaleko segurtasun arduradunek aulki ondoan egotera behartu gintuzten hara hurbildu ginen guztiei eszenatokia hogei metrora utziz. Berriz ere
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.