Bimeren flyerra.
Profesionalei zein publiko zabalari zuzendutako nazioarteko musika azoka da BIME.
Musikaren industriaren eragileak zein teknologia berrienak edota moda arlokoak elkartu eta euren arteko
harremanak sustatzeko espazioa izan asmo du
BIMEk, negozio berriak sortzeko zein esperientziak elkar trukatzeko. Honekin batera, musika sektoreko enpresen
merkatu bat ere egonen da (diskoetxe, jaialdi, plataforma digital,
gizarte-sare, eta trebakuntza-zentro ugarik, besteak beste, euren
jarduerak, azken berriak edota euren produktuak zuzenean salduko
dituzte) eta, asteburuan,
zuzeneko emanaldiak.
Azaroaren 19tik 23ra, Bilbo nazioarteko musikaren erakuslehio bihurtuko da, Bizkaia International Music Experience izeneko musika azokari esker. Batetik, sektoreko profesionalak bilduko dira bertan, negozio aukera berriak aztertzeko, baina publiko zabalak ere aukera izanen du azokan edota zuzeneko emanaldietan parte hartzeko.
BIMEko webgunetik "lapurtu" dugun grafiko honetan laburbiltzen dira azoka honen nondik norakoak:
- Parte hartzeko zein publiko gisa sartzeko, kokalekua, informazio erabilgarri guztia, azoka zein zuzeneko ekitaldien inguruko informazioa... den-dena BIMEko webgunean aurkituko duzue.
BIME Live
Azaroaren 22an, ostiralean, eta 23an, larunbatean, izango da Bilbao Exhibition Centerrean, Barakaldon. BIMEko eskaintza betetzera eta osatzera dator zuzeneko emanaldien atal hau.
BIME Liveko kartela 24 artistek osatzen dute oraingoz. Bizkaia
Arenaren sarreran eta BEC!-eko 1 eta 3. pabiloietan bost agertoki egongo
dira ondorengo taldeak plazaratzeko: The Courteeners,
<<rin