entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2005

Hatortxurock zuzenean Askoren artean

Askotarikoa DVD
2004ko abenduaren 25ean Hatortxu Rock jaialdiaren seigarren edizioa egin zen. Egun horretan, sekulakoa bota zuen zerutik eta elurrak hainbat pertsona etxean gelditzera behartu zuen. Halere, eta DVD honek argi adierazten du, bertaratu zen jendea ongi pasatzeko argumentu aski izan zituen. Betagarri eta Koma taldeek lagunduta, Euskal Herriko hamabost abeslarik 19 kantu abestu zituzten. Besteak beste, Drogas eta Boni, Norton (EH Sukarra), Aitor (Su ta Gar), Triku (Korroskada) edota Auo (Etsaiak) izan ziren oholtza gainean. Bakoitzak bere momentu hunkigarria izanen zuen horrenbeste kanturekin. Piperrak-eko Josetxuk mikroa hartu eta "Gora Sartaguda" kantatu zuenenekoa izan daiteke bat, edo Delirium Tremens-eko Andonik "Ezin leike" kantatu zuenekoa, edo Deabruak Teilatuetan-eko Aritzek "Zuentzat" hunkigarria.
DVDaren emaitza oso txukuna da, ez dago aspertzeko betarik, eta kantu blokeen artean Hatortxuren historiaren laburpena kontatzen zaigu ere. DVDak azpitituluak dakartza gazteleraz, ingelesez, frantsesez, katalaneraz eta galizieraz.
DVDa www.hatortxurock.com-en eskura dezakezue.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.