entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-10-29

Sorkunen 'Ziklomorphosia' disko berria jada kalean

Ikusmin handia sortu du dagoeneko

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Hamar kantu berri jasotzen ditu


Ziklomorphosia da Sorkunen disko berria. Jazz eta funk doinuak, soul modernoa eta aintzinakoa, reggae erritmoren bat edo beste, popa... entzungo ditu "Play" botoia sakatzen duen zaleak, beti ere, geruza dotore batez inguratua eta babestua.
Hamar kantu berri biltzen ditu Sorkunen disko berriak, eta Forki kazetariak promo-oharrean adierazi duenez, "Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunaren guztiz ezberdina dena".
Ziklomorphosia-rekin Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du, Forkiren esanetan. "Modu magistralean konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren panoraman".

Diskoko kantu guztiak propioak dira, bat izan ezik, 60etako Howling Wolfen Spoonful doinauren bertsioa.



LEHEN KONTZERTUAK
  • 2015/11/26 Kafe Antzokia - Bilbo + Libe
  • 2015/11/28 Zentral Kafe Antzokia - Iru
bidali zure berria Bidali zure berria
AURKEZPENA

Azaroak 4, asteazkena, 12:00etan
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea z/g
Donostia

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.