entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-12

Rockomikiak erakusketa handitu eta Gasteizeko errealitatera egokitu dute

Rockomikiak erakusketa Gasteizen dago orain. 80etan underground kultura bizia izan zuen hiriak. Rockomikiak erakusketa Gasteizen dago orain. 80etan underground kultura bizia izan zuen hiriak. Argazkia: Oihaneder.
Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Arabako hiriburuko Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian


80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura jasotzen ditu Rockomikiak, binetak & doinuak erakusketak. Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den izen bereko erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Gainera, Gasteizko errealitatera egokitu eta erakusketa handitu dute.

Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin: TMEO, Hala Bedi, The Arlotes...

Hala, ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa, Hala Bedi irratia eta The Arlotes ditu bidelagun. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin, azaldu du Iaki Lazkano, Oihaneder Euskararen Etxeko kideak.
 Ez da garaiko materialen erakusketa ortodoxoa, bisitariaren parte-hartzea bilatzen da: horretarako irakurtzeko eta fanzineak sortzeko espazioak daude azaldu du Iaki Larrimbek, erakusketaren diseinuaren muntaiaren arduradunak.
Publikoak, gainera, bere ekarpena egin dezake erakusketarekin harremana duten irudiak horman margotuz.


  • EGITARAUA

HITZALDIAK:

    * Martxoak 10, 19:30
Asisko Urmeneta Nork hil du Charlie?
Komikia eta adierazpen askatasuna, Agurtzane Villatek aurkeztua

    * Martxoak 14, larunbata, 12:00
Juanma Sarasola, Moskuko urrea liburua
Kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993

    * Martxoak 25, asteazkena, 19:30
Garbie Ubeda, Eta emakumeak non zeuden?

    * Martxoak 31, asteartea, 19:30
Aritza Saenz del Castillo, Jaungoikoak lehendakaria babes dezala
Euskal Herriko rock erradikaleko erretorikaren interpretazio libertarioa

    * Apirilak 15, asteazkena, 19:30
Harkaitz Cano, musika euskal literaturan eta komikigintzan

    * Apirilak 17, ostirala, 19:30
Badok.info atari berrituaren aurkezpena + Amorante kontzertuan


IKUSKIZUNA:


    * Martxoak 27, ostirala, 19:30
Bingen Mendizabal Mikel Valverde
Musika eta komiki baten sorkuntza zuzenean

BISITA GIDATUAK:

    * Martxoaren 10etik apirilaren 1era (ikastetxeei zuzenduta)
Asteazken eta ostegunetan: 10:00-11.30 / 11:30-13:00
Astearte eta ostiraletan: 10:00-11:30

    * Martxoak 18, asteazkena, 19:30
Koldo Almandoz -David Zapirain
Erakusketaren komisarioen bisita gidatua

    * Martxoak 21, larunbata, 12:00
Iaki Otamendi, Dabilen harria bisita-hitzaldia

TAILERRAK:
    * Martxoak 10, asteartea, 11:00
Komiki tailerra, Asisko Urmeneta (Batxillergoko ikasleei zuzenduta)

    * Martxoak 9, 11, 16, 18, 18:00-19:30
wikipedia tailerra, Xabier Armendaritz

    * Apirilak 13,14,15,21, 18:00-20:00. Apirilak 17, 16:00-20:00
Bideoklip tailerra , Maider Oleaga (*)

    * Apirilak 15,16,20,22,23, 18:00-20:00
Marrazki bizidunen tailerra
The Arlotes, Ruben Sanchez (*)

(*) DBH eta Batxillergoko ikasleei zuzendua.
bidali zure berria Bidali zure berria

KALEAK, DISKOAK eta FANZINEAK


Erakusketan zer?

  • Donostiatik ekarritako 9 panelek, erakusketaren esentzia islatzen duten marrazki eta musika erreferentzia ematen dute; biak ala biak diziplina elkarlotuak. 80. eta 90. hamarkadetako ondare oparoaren 9 collage: nazioartetik gurera, euskal musika talde zenbaiten eta komikilarien arteko lankidetza eta konplizitatea, elkarrekiko inspirazio-iturriak, TMEO, Napartheid, Euskal Herriko underground-ak kanpoan izan duen islada, gaur egunera arteko segida, Entzun! bera
  • Disko-azalen erakusketak euskarazko komiki eta rockari buruzko proiekzioa egiten du eta bitrinetan, garai hartako komiki, fanzine, disko, kasete eta bestelako materialak daude ikusgai.
  • Sancho el Sabio Fundazioaren artxiboko zenbait afitxa ikusteko aukera ere badago, baita bideoklipen proiekzioaz gozatzeko ere.
  • Hala Bedi irratiaren gunean kontzertuen afitxak, irratia eta txosna daude. Horren ondoan, The Arlotes komiki bizidunen kapituluak ikusteko txokoa.
  • TMEO aldizkariaren gunea: Zenbaki historikoen bilduma bat eta pertsonaiak ikusi ahal izango ditugu.
  • Komikien gunean, Napartheid eta TMEO aleak lasai ikusteko, irakurtzeko nahiz fotokopiatzeko aukera dago.

Ordutegia

* Asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00 (Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita)

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.