Lehen euskal rap bildumaren azala.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Norte Apache - Eskaera eta eskaintza
Norte Apache - Eskaera eta eskaintza (CCBYND lizentzia)
Mak - Zazpi burudun piztiaren berpiztea (CCBYND lizentzia)
Mak - Zazpi burudun piztiaren berpiztea (CCBYND lizentzia) Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau info7 irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan. Bad Sound System, Goienetxe anaiak, Mak, La Chula Potra, 121 Crew, Norte Apache, 2Zio, Toastibarre...
Bilduma honetan agertzen diren artista guztiek euskarazko rapa egiten dute. Mintzagai dugun bilduma honetarako espreski egindako kantuak aurkituko ditu entzuleak (sei guztira), ondoko taldeenak:
Mak, 100% Gourmet, La Chula Potra, Goienetxe anaiak eta
FLCH, Toastibarre eta
2zio.
Aritz Sound System rap adituak eta aitzindariak idatzi du diskoaren hitzaurrea.
Euskaraz egindako rap musika zabalduz doa Euskal Herrian. Bilduma hau da horren lekuko. Selektah kolektiboko lehen urrats bakartien ondoren, kostatu da taldeak eta artistak azaleratzea. Baina egon badira, eta apurka burua ateratzen doaz.
Mak edota
Bad Sound System beteranoen ondoan,
Norte Apache,
121 Krew edota
ZTK Rap aritu dira azken urte hauetan euskarazko rapa egiten (gaztelaniaz ere bai). Izen berriak agertu dira ere azkenaldian,
La Chula Potra eta
Goienetxe anaiak esaterako, eta bilduma honetan agertzen diren beste hainbat.
Gure herriko eskualdetik eskualdera aldeak nabarmenak dira hala ere. Musika mota hau sortu eta entzuteko kultura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian, Hego Euskal Herrian baino. Estatu frantsesean musika mota honek izan duen garapenak eragin zuzena izan du horretan. Halere, azken urte hauetan, Euskal Herriaren luze zabalean hedatuz doa euskaraz egindako rapa.