entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-05

"Gu gara", Ze Esatek! taldearen zuzenekoa

2012ko abuztuaren 13an Piraten festarako eskaini zuen kontzertuaren grabazioa da

"Gu gara" diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
CD eta DVD formatuetan jarri du salgai Oihukak


Donostiarren disko berria, Gu gara, Durangoko Azokaren bezperetan datorkigu, bistan da. CD/DVD euskarrian eta formatu berezian bilduta, Ze Esatek!-ek, 2012ko abuztuaren 13an Donostiako portuan, Piraten festarako prestatu eta eskaini zuen ikuskizunaren grabazioa da. "Txinpartaz eta berotasunez beteriko unea izan zen ospakizun hark biltzea eta argitaratzea merezi zuen", diote Oihuka diskoetxetik. Taldearen garai guztietako kantak eta zenbait berri ez ezik, etorkizunez beteriko begirada bat ere aurkituko dugu. Taldearen zuzeneko ekitaldien isla da diskoa, non beren eskarmentua erakusten duten, makina olioztatu baten gisara.

HURRENGO KONTZERTUAK:
2012-12-05 - Gasteiz (Araba), Jimmy Jazz aretoa, 22:00.
2012-12-15 - Hendaia (Lapurdi), Olentzero Rock, 22:00.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.