entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-03-06

MusikHerria diskoetxeak bere jarduera eten du

7 urteko ibilbidearen ostean eta 82 disko argitaratu ondoren, agur esateko erabakia hartu dute

Musikherriak adio esan dio zazpi urteko ibilbide oparoari. Musikherriak adio esan dio zazpi urteko ibilbide oparoari.
Zigiluaren baitan sortutako inertziak eta kolektiboaren erritmo eta jarraikortasun falta izan dira, besteak beste, 2005ean abiatu zen proiektuari agurra emateko arrazoietako batzuk.
 

Musikherriako kideek zabaldu duten oharrean aski ongi argitzen digute erabaki honen nondik norakoak. Azpimarratuko dugu, lehenik eta behin,  MusikHerriatik 74 talde zein bakarlari pasa direla eta 82 lan kaleratu dituztela zazpi urte hauetan modu fisikoan (CD, DVD, liburu).
 

MUSIKHERRIAREN OHARRA

2005eko martxoaren 25-27an erein genuen MusikHerria herri diskoetxea
GazteMugi topaketetan eta, horren ostean, maiatzaren 14an Arrasaten,
maiatzaren 28an Gasteizen, uztailaren 2an Bilbon eta irailaren 17an Donibane
Lohitzunen ureztatutako proiektua urriaren 22an loratu zen. 2006ko urtarrilaren
3an, Burlatan, martxoaren 4rako jaiotza ospatzeko jaialdi erraldoia egitea
erabaki genuen. Begi-bistan, Euskal Herri osoko proiektua, parte-hartzailea eta
autogestionatua izango zen musika proiektua.

Musika gustuko genuen gazteak batu ginen eta
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.