entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-12-01

MusikHeriak hiru nobedade eta 2011ko uzta aurkeztuko du Durangoko azokan

Aurten bere 82. lana kaleratuko du

MusikHerria seigarren urtez izanen da Durangon. MusikHerria seigarren urtez izanen da Durangon.
Lotura erlazionatuak
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan seigarrenez egonen da MusikHerria (zazpigarren urtea kontuan hartuko bagenu 2005. urtean, MusikHerriaren proiektua enbrioi bat baino ez zenean, Gaztesarean eduki zuten lekutxoa).

Aurten MusikHerriak bere 82. lana kaleratuko du. Lan guzti horietatik gehienak beren stand-ean eskuratu ahal izango dira formatu fisikoan, baina, urtero lez, disko guztiak doan eskuratu ahal izateko aukera ere izango da norberaren memoria eramangarrian stand-era eramanez gero. Eta zortea izanez gero, zozketatuko dituzten bi tableten barnean, beren musika guztia eraman ahal
izango du baten batek.
Hala ere MusikHerriarentzat Durangoko Azoka Landako baino askoz gehiago da. Hortaz, sortzaileen kolektibo bezala, Ahotsenea ekimenarekin bat eginez eta inplikatuz, hainbat taldek haien azken lanak aurkeztuko dituzte:

Abenduak 4, 18:30tan - SIROKA
Abenduak 5, 13:30tan - SOLTE
Abenduak 6, 18:30tan - HUTSA
Abenduak 8, 13:30tan - ITZIARREN SEMEAK

Bestalde, abenduaren 4tik 8ra Durangoko kaleetan diskoetxearen kideen presentzia etengabea izango da zuzenekoak egiten, musika banatzen edota
mezua hedatzen.
bidali zure berria Bidali zure berria

DURANGOKO AZOKARAKO NOBEDADEAK

121 KREW
Hiriaren taupadak CD: 6

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.