entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Myriam Garzia 2015-09-30

Marabilli jaialdiaren III. edizioa Ondarroan egingo dute asteburu honetan

Besteak beste, Gatibu, La M.O.D.A. eta Anari ariko dira

Jaialdiaren egitaraua. Jaialdiaren egitaraua.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Aitzol Aramaio zinegilea izan zenari herriak bi urtean behin egiten dion omenaldia da Marabilli jaialdia


Ostegunetik igandera bitartean, Ondarroak diziplina-anitzeko Marabilli jaialdia hartuko du. Musikak, argazkigintzak, poesiak, zineak... bat egingo dute lau egunez herri arrantzale honetan.
Musikari dagokionez, eskaintza erakargarria da oso eta gustu desberdinak asetzeko modukoa. Besteak beste, We are Standard eta La M.O.D.A. (urriak 2), Gatibu eta Strombers (urriak 3) eta Anari (urriak 4) taldeek joko dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
ZINEA

Aitzol Aramaioren omenezko jai honetan zineak bere tartea dauka: solasaldia egingo da Montxo Armendariz eta Asier Altunarekin eta Amama filmaren premierra ikusteko aukera egongo da Ondarroan. Baita ere, Donostiako Zinemalditik kanpo geratu diren hainbat euskal film ikusi ahal izango dira estreinakoz.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.