entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2014-06-18

Ladislao, dagoeneko zure pantailan

Hamabi punk pilula pozoindu bildu ditu talde sortu berriak bere lehen diskoan

Ladislao taldearen lehen diskoaren azala. Ladislao taldearen lehen diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Brigada Criminal, Captain Nemo edota Heriotza taldeetan aritutako hainbat kidez osatutako bandak disko kementsuarekin debutatu du: Pantailak.


Ladislao taldearen estreinako lanak hamabi abesti ditu. Baina kontuz, ez da disko luze horietako bat: zure joagailuan jarri orduko, kantuak bata bestearen atzetik ziztu bizian igaroko dira. Kantu azkar, motz eta zuzenak dira. Ideia egiteko, Brigada Criminaletik baino, Captain Nemotik gertuago dago Ladislaoren soinua, izan ere, lantzen duten punk rocka hardcorearen moldeak erakusten baititu garbiki.
Hitzak berriz, kritikoak dira. Besteak beste, atez ateko zabor bilketaren afera, erijioa, gizarte Orwellianoa, gizakien askatasuna... dituzte hizpide

Lazkao/Eskoriatza aldeko taldea da Ladislao. Musikariak ondoko hauek dira: Xabier Lekuona (ahotsa), Josu Errasti (gitarrak eta ahotsa), Iker Artza (baxua), Joseba Artza (bateria).
Pantailak
diskoa Bonberenea estudioan grabatu zuten 2014 martxoan, Karlos Osinagaren gidaritzapean. Orain, zuzenean aurkezten ari dira eta CDan ez ezik, binilo formatuan argitaratuko dute aurki (dagoeneko egin ez badute).

KANTU ZERRENDA
01. Atez ate
02. Infernura zoaz
03. Pantailak
04. Itxoin
05. Lelozepam
06. Eukaristian
08. Berriro hor (Well)
09. Libre?
10. Huang
11. Ez du merezi
12. Hemen eta orain

HURRENGO KONTZERTUAK
2014/06/19 Gaztetxea - Arrasate (Gipuzkoa) + Beri Txarrak
2014/06/21 La Kofi-teria - Ziburu (Lapurdi)
bidali zure berria Bidali zure berria
BERRIRO HOR (WELL)

Amets gaizto besterik ez da
ez larritu orain,
ez da ezer pasa, ez dugu ezer ikusi.
Konspiranoien kontu ilunak
arren ez itzazu sinetsi.

Kendu ideia horiek zure burutik.
Nor da Orwell hori?
Barregarria ez den ume joko abt dirudi,
ziber-kontrola, langileen getoak, sare dijital, anai haundi.

Berriro hor zaude.
Hormaren kontra burua kolpatzen,
sistemaren aurka borrokan
behin eta berriz,
askatasun oihuen aluzinazioak,
etzazu hainbeste irakurri.

Hor, berriro hor,
hormaren aurka.
Berriro hor hor hor Well.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.