Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Captain Nemo taldeak 1280 Euskal Hiria izenburuko bigarren diskoa argitaratu du. Bi urte igaro dira beren estreinako lana plazaratu zutenetik, Korrontearen kontra, urpekari bat (Metak, 2005). Bi urtez eszenatokietatik urrun ibili dira eta oraingo honetan autoekoizpenaren bidea hautatu dute lan berrirako.
Diskoak hamabi kantu biltzen ditu, sendoak eta mamitsuak, punk aldera lerratuak eta ez sobera azkarrak. Diskoaren izenburuak
Jim Thompson idazlearen
Pop 1280 nobela beltzari egiten dio erreferentzia. Taldearen hitzetan berriz, keinu egiten zaizkio literatura eta zinema munduari (John Carpenter, Abel ferrara, Terence Fisher, Richard Fleischer