Agur Brigada!
Lazkaoko Brigada Criminal taldeak desegiteko erabakia hartu du. Gogoak ahitu zaizkie antza, baina harro doaz. Irakurri hemen beraiek idatzitako oharra.
Ohar honen bidez, 7 urteren ostean, Brigada Criminal taldea desegin egingo dugula adierazi nahi dugu.
Honen arrazoiak, motibazio falta eta denboraren poderioz talde bat aurrera
eramateko behar diren gogoak ere joan egin zaizkigula besterik ez dira.
Hor geratzen dira egin ditugun lanak, non beraietaz oso harro sentitzen
garen, eman ditugun ehunka kontzertu eta bidean egin ditugun lagun guztiak.
Pena merezi izan du dudarik gabe!!
Lerro hauetatik eskerrak eman nahi gennizkieke, urte hauetan jarraitu eta
lagundu gaituen jende guztiari, lan egin dugun diskografikei, gurekin jo
duten talde guztiei (ez denei, badakizute nortzuk zareten), Bonbereneari
(etxekoak bagina bezela sentitu arazteagatik), bertan jo dugun gaztetxe
guztiei eta gugatik behatz bat mugitu duen edonori.
ESKERRAK BIHOTZEZ!
Bukatzeko, jo behar dugun azken eta despedida kontzertuaren berri eman nahi
dugu.
URRIAK 28an izango da LAZKAOKO PLAZAN ospatuko den ELKARTASUN EGUNEKO
egitarauen barruan.
Bidean gurutzatzen jarraituko dugu eta bitartean OSASUNA ta ZORTE ON IZAN!!!
Brigada Criminal
Lazkao, 19/10/2006