entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-09-03

KONTER, ARGAMBOYS ETA PUNKAMINE TALDEEN ESTREINAKO DISKOAK

Argamboysak maldemanak baino hobe. Arg: Iban Gorriti Argamboysak maldemanak baino hobe. Arg: Iban Gorriti
Lotura erlazionatuak
Egunotan, hiru talde gazte hauek euren estreinako lanak aurkezten ari dira. Desberdinak dira taldeok estiloari dagokionean, baina gogoz datoz estudioko lana besapean kontzertuak jotzeko irrikiz.

Konter, Algortako boskotearen estraineko diska Musikherria diskoetxearen bitartez plazaratua izango da. Hamahiru abestiz osatutako lan hau Amorotoko Musikorta estudioetan grabatua eta ekoiztua izan da Etsaiak taldeko Paul Erdoziaren eskutik. Diska honetan metal astuna eta hardcore-punk bortitza nahasten dituzten doinuak entzuteko aukera izango dugu. Ekoizpen berri honetan Konter taldeak honako laguntzaileak izan ditu beraien ahotsak kanta ezberdinetan sartuz; NOK taldeko Lailak "Gizakia vs. Zientzia" eta "G2" abestietan parte hartu du. NOK eta Sucio Sistemako Podri-k "Gazte" kantuan, eta Habeas Corpus taldeko M.A.R.S-ek "Zetsurarik ez!!!" kantuan, azken hau "Nire Laberintoan" abestiaren hitzen sortzailea ere izan delarik.


Argamboys taldeak bere lehenengo grabazioa aurkezten du. Mugarra mendiaeren magaletatik datorren talde honek, zortzi abesti grabatu berri ditu. Hauetan soinu propioa erakusten digute, baina 70. hamarkadako, garagea eta rock
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.