Durangoko Landako guneak hartuko du larunbat honetan 40 minutu Rock izeneko jaialdi erraldoia. Euskal Herriko talde
esanguratsu andanak joko du rocka eta aldarrikapena uztartuko dituen
hitzordu honetan. Estatu espainiarretik Los Chicos del Maiz eta Def Con Dos izango dira.
TALDEAK:
* ZEA
MAYS. Aiora eta enpararuen rock sendoa. * LOS CHICOS DEL MAIZ. Rapa mezuarekin. * ANESTESIA.Thrash zaplastekoa Zarauztik. * HESIAN. Euskal rocka Sakanatik. * IHESKIDE. Punk rocka. * OLIBA
GORRIAK. Punk eta hardcorea. * ENKORE. Hardcore, pop, punka. * KAOTIKO. Punk arabarra. * GOVERNORS. Rock gihartsua. * BETAGARRI. Ska-rock beteranoak. * IZERDI GORRIA. Amaiur taldearen oinordekoa DJ batekin. * DEF
CON DOS. Rock rap zirikatzailea.