entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-15

Elkar Estudioa Sesioak lehiaketa abian

Saria estudio ezagunean zuzenean grabatzea izango da. Bost taldek edo bakarlarik izango dute aukera

Lehiaketaren promozio irudia. Lehiaketaren promozio irudia.
Lotura erlazionatuak
Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 1a izango da.


Dagoeneko abian da Elkar Estudioa Sesioak-en bigarren fasea: lehiaketa. Euskaraz abesten duten bost talderi edo bakarlariri Elkar estudioan zuzenean grabatzeko eta jendaurrean aritzeko aukera eskainiko zaie. Oraingoan ere, Hamaika Telebistak grabatuko ditu zuzenekoak. Parte hartu nahi dutenek irailaren 1a baino lehen bidali beharko dituzte lanak.

  • Lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
- Talde edo bakarlaria izan daiteke.
- Talde edo bakarlari bakoitzak 8 abesti aurkeztu beharko ditu.
- Euskaraz abestutako kanta originalak izan behar dute; bertsioek ez dute balio.
- Talde eta bakarlariek aurkezten dituzten abestien jabetza izan behar dute.
- Parte-hartzaileek gutxienez 18 urte izan behar dituzte.
- 8 abestiak eta talde edo bakarlarien datuak (taldearen edo bakarlariaren izena, emaila, telefono mugikorra, abestien izenak) ees@elkar.com emailera edo ondorengo helbidera bidali behar dira:
Elkar Estudioa Sesioak
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.