entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-04-17

BreakOnStage 2012 larunbat honetan

Kaleko kulturaren hamaikagarren edizioa 20:30etatik aurrera burutuko da Bilbao Arenan

BOS 2012 heldu da!!! BOS 2012 heldu da!!!
Lotura erlazionatuak
Aurten, hainbat proposamen dira azpimarratzekoak: Scott Marquese (Atlantatik dator momentuko popping edo mugimendu robotikoen show ikusgarriena aurkeztera), Vagabond Crew munduko breakdance txapeldunak, askotariko kale kultura adierazpenak, aretoko breakdance txapelketa eta Rapsusklei taldearen hip hop kontzertua

Gainera, BreakOnStage jaialdiak bere edukiera handitu du nabarmen lekuz aldatu baita. Bilbao Arenak aukera eszeniko malguagoak eta dinamikoagoak eskaintzen dituenez, bestelako kale kultur adierazpenak izango dira ikusgai, Dirt Jump esaterako, 7 metrotako malda jarriko da agertokian jauzi ikusgarriak egiteko.

BreakOnStage jaialdia hiru orduko iraupena duen ikuskizuna da, bertan nazioarteko kale kultur adierazpenen erreferenteak diren hainbat artistek parte hartzen dute.
bidali zure berria Bidali zure berria

Kaleko Kultura



Scott Marquese (Atlanta, AEB)

Marquesse estreinekoz etorriko da Europara


Dirt Jump, Martxel Arribillaga (Bera)

Agertokian 7 metrotako malda jarriko da, bertan
Martxelek, Dirt Jump-aren promesa berriak, jauzi
ikusgarriak egingo ditu bizikletarekin, show
ezberdinen tarteetan.


Rapsusklei (Zaragoza)

Bizi erdia darama herrialde askotako eszenatokiak
zapaltzen. Rapsusklei 2012.enean gure hip hop
panoraman ikusi daitekeen kontzertu
erakargarrienarekin itzuliko da


Slack Line. Ezequiel Troncoso (Bartzelona)

Slack line orekan oinarritzen den kirola da, soka
elastiko batetan jauziak eta mugimedu dinamikoak
egitean datza. Ezekielek Munich-go


DJ Renegade (London)

Erresuma Batuko hip hop kulturaren ikonoa da.
80.hamarkadatik astintzen dio skratch-ari.
Munduko breakdance lehiaketa garrantzitsuenetan
aritzen da.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.