entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-06

Basque Metal Country egitasmoa jaio da

Euskal Herriko metal eszena nazioartera begira jartzea dute helburu bilduma digitalen bidez

Herriko Burdina webzinetik bultzatutako egitasmoaren logoa. Herriko Burdina webzinetik bultzatutako egitasmoaren logoa.
Dagoeneko, parte hartzeko epea zabalik da. Kantuak apirilaren 7a baino lehen bidali behar dira.

Herriko Burdina webzinetik egitasmo berri bat jarri dute martxan. Euskal Herrian jorratzen den metal musika esanguratsuena hautatu eta mundura zabaldu nahi dute. Bilduma digitalak osatzea da beren asmoa, Interneten eskaintzeko.

2014an gure metal eszena nazioartera begira jartzea du helburu Basque Metal Country egitasmoak. "Interneti esker, mugak gainditzea errazagoa da. Mundura iristea posible da", adierazi dute egitasmoaren arduradunek. Horretarako, bilduma digitalak osatzeko asmoa dute, sarearen bidez Euskal Herrian jorratzen dena nazioartearen eskura jartzeko.
2006an Herriko Burdina webzinearen izenean argitaratu zuten Altzairu Goria bildumarekin hasitako bidea berreskuratu nahi dute.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Parte hartzeko, Euskal Herriko metal taldeek ondoko irizpideak bete beharko dituzte:
> Euskal Herrikoa izatea, noski.
> SGAE/SACEM elkarteetatik at egotea.
> Grabazio profesional bat argitaratuta izatea.

Bidali beharrekoa:

> Taldearen biografia laburra eta harremanetarako informazioa.
> Hiru abesti Mp3 (320) formatuan.
> Nora bidali: burdinola@gmail.com

>
Aurkezten direnetatik, guztira 15 banda esanguratsuenek osatuko dute bilduma.
> Parte hartzeko epea zabalik dago, apirilaren 7a bitarte!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.