Reggaea oinarri.
Bilboko Ke No Falte taldearen itzulera diskografikoa, Gobeo Bay
gasteiztarren lehen diskoa eta, lehenengoetatik pixka bat aldentzen
badira ere, En Tol Sarmineto arabarren estreinako lana, babestu ditu bizkaiko zigiluak
Reggaea dute oinarri nagusia
Ke No Falte eta Gobeo Bay. Lehenengoak nahiko ezagunak egin ziren joan den mendeko 90eko hamarkadaren bigarren erdian. Bi disko eta ehunka zuzeneko eman zituzten. Santutxuko taldeak 1999an eman zuen azken kontzertua.
Urte asko eta askoren ondoren, berriz itzuli dira,
Vente conmigo izeneko disko berriarekin, non fusioa oso nabaria den (samba, pop, rock...) eta gaztelaniaz interpretatua dagoen.
Taldeko bizkarrezurra osatzen zuten jatorrizko bi kiderekin itzuli da Ke No Falte:
Jose (ahotsa eta gitarra) eta
Axier (baxua).
Izena berria bada ere, gaur eta hemen mintzagai ditugun taldeen artean, edo hobe, musikarien artean beteranoenak ditugu
Gobeo Bay-en aritzen direnak. Izan ere, Potato eta ondoren Arawak taldeetako
Okiman eta
Trepi aritzen dira Gobeo Bay taldean. Iaz jarri zuten talde hau ibilian eta disko bikoitz batekin debutatu dute:
Alfa y Omega. Lehenegoan taldearen abestiak daude (gaztelaniaz kantatuak) eta bigarrenean
Roberto S