entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Juan Luis Etxeberria 2005-10-08

RAFA BERRIO (DERIVA) ondo amarratutako sortzailea

Deriva. Deriva.
Lotura erlazionatuak
Rafa Berrio pertsonai kuriosoa da, arraroa gaur egungo musika kulturan. Musikaren alorrean sentimenduak ateratzen dituenean zintzotasuna sumatzen duzu beti eta abestien tankerak batzuetan (hitzei eta abesteko moduari buruz ari naiz) ez dira oso samurrak. Benetako musikaria? Etiketa arriskutsua. Baina norbaiti jarri beharko bagenio, Berrio Jaunari jarriko genioke. Nik, behintzat, bai.
Elkarrizketa egin eta erantzunak ikusi eta gero, sumatzen duzu artikulu hau ezin dela besteak bezala egin. Pertsonai aberats (txo, ez dut dirua esan nahi) honek gordetzen duena munduari agertu nahi diozu. Barrukoa benetan ukitu zaituelako.
Ezin duzu produkzioari buruz idatzi, ezta non joko duen galdegin... Beno, azken hau beharrezkoa egiten da kasu honetan. Bere zinezko abestiak munduan zehar bidaiatzea nahi duzu, zure barrua ukitu dute eta. Gauza zaila aurrefrabikatutako egun hauetan.
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.