Juantxo Skalariren egitasmo berria.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Skalariak banatu ondotik, bi talde sortu dira haren errautsetatik. Bata Vendetta da, ama-taldearen irakaspenekin bat eginez plazaz plaza dabilena ska rock soinuak plazaratzen. Bestea The Kluba da, Skalariak-en burua zen Juantxo Skalari nafarrak Kataluniako musikari batzuekin gauzatu duena. Izen bereko estreinako lana argitaratu berri dute Oihukaren eskutik.
Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da
The Kluba. Oihuka diskoetxearen esanetan, The Klubak Skalariak dakar gogora, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa erakutsiz. Bat gatoz definizio horrekin. Izan ere, Jamaikako doinuekin batera, 50etako rock and rolla, r&b-esa, punk rocka eta folk aztarnak aurkituko ditugu egitasmo berrian. Erreferentziak
The Clash,
Stray Cats,
The Pogues,
rockabillya,
60