Copyleft-eki bat egin dute.
Nun taldeak lan berria aurkeztu berri du: "Collage", zazpi kantuz osatua, pop eta hardcore doinuen artean kokatzen dena. Eremulauak Ediziogunearen lehen erreferentzia izan da gainera.
Estreinako maketan entzun genuen bezala, emozioa eta intentsitatearen bilatzaile izaten segitzen dute Nunekoek eta kasu honetan, melodietan sakondu dute. Ondarroako Santos Records-en grabatu dute.
Diskoa bere osotasunean eremulauak.com webgunean jaitsi daiteke (ediziogunea atal berrian), copyleft lizentziapean. Halere, diskoa fisikoki ere erosi daiteke, Euskal Herriko hainbat dendetan eta baita Internet bidez zure eskaria eginez gero. Diseinu polita daukan CD-a da, digipack formatuan.