entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2015-09-09

Larry Bird "Raka-raka tradizionaletik irten eta grooveari atentzioa jarri diogu"

Larry Bird laukoa. Larry Bird laukoa.
Larry Bird gisako talde euskaldun gutxi dago gurean. Horregatik, eta egiten dutena gustatzen zaigulako, gure errespetua irabazita daukate. Baina ez gara haiekin kontaktuan jarri gure iritzia emateko, baizik eta berriki hiru kantuko EP digital dotorea argitaratu dutelako. Eta ostiral honetan Standstillek azken kontzertua eskainiko duelako Euskal Herrian eta haiek irekiko dutelako katalanen emanaldia. Urgentziazko hiruzpalau galdera erraz bota dizkiegu. Honatx emaitza:




Noiz, nola grabatu zenituzten abestiok?
Rockein lehiaketaren Euskarazko Talde Onenaren saria irabazi genuen eta saria kantu bat grabatzea zen. Deustuko El Tigrera sartu ginen eta azkenean hiru abesti grabatu genituen. Asteburu batean grabatu genuen, zuzenean eta konplikazio gehiegirik gabe.

Kantuok formatu digitalean argitaratu dituzue bakarrik?
Baietz dirudi, baina nork daki. Biniloan ateratzeko proposamenik ere izan dugu, baina azkenean ez da gauzatu. Dirurik bagenu gure kabuz aterako genuke, baina badakizu...
 
Nolakoak dira? Soinuari dagokionez ezer berezirik bilatu duzue?
Modu inkontzientean, baina aurreko kantuek zuten ezaugarriei buelta bat eman diegu. Raka-raka tradizionaletik irten eta grooveari atentzioa jarri diogu, dinamikak aldatu ditugu.

15 urte baino gehiago daramatzagu errepidean eta denetarik egin dugu. Orain ez gaude sakrifiziotarako: kontzertu bati baiezkoa emateko baldintza batzuk bete behar dira

Nolakoa da Larryren dinamika? Zuzenean jotzearena lasai hartzen duzue ezta? Esan nahi dut, ez duzue astebururo jotzen...
Lehenengo ensaiotik adostu genuen Larry Bird ez zela lehentasuna izango. Se
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.