2010eko martxoaren 6an eman zuten euren azken kontzertua. Talde honetan Eneko Burzako (MobyDick) eta Xabier Doncel (Larry Bird) aritu ziren. Honatx euren biografia laburra:
Nun taldea 2002ean sortu zen. Aitziber Omagogeaskoa ahotsetan, Claudio Pavan baterian, Xabi Doncel baxuan eta Eneko Burzako eta Alvaro Barriuso gitarretan. 2003ko uda amaieran Gorlizeko Zehatz Kultur Elkarteko estudioan grabatu zuten beren lehenengo emaitza. Horri esker hainbat lehiaketetan paper txukuna egitea lortu zuten: Bilbao Hiria, Euskadi Gaztea, Bilbovision, Ondarroa Hiria, etab. Beren
webgunean (
www.nunsarean.tk) grabazioa oso osorik entzungai dago, eta baita Bilborock-en (Bilbao Hiria lehiaketan) eskainitako kontzertua ere. 2006an
Collage izenburuko diskoa argitaratu zuten. Agur gisa, grabatuta ziztuzten zazpi kantu argitaratu zituzten azkenik.
Partaideak- aitziber omagogeaskoa (ahotsak)
- alvaro barriuso (gitarra)
- claudio pavan (bateria)
- eneko burzako (gitarra)
- xabi doncel (baxua)
Diskografia- Agur esateko 7 modu (2010)
- Collage (2006)
- Nun (2003)