Nun taldea.
Bizkaiko Nun taldeak bere ibilbidea etetea erabaki du. Zortzi urte luze izan dira, zeinetan taldearen musika hazi eta aldatu egin den. Hala ere, taldekideek helmugara heldua dela diote, beste proiektutan murgiltzeko tenorea dutela. Adio esateko zazpi abesti grabatu dituzte Ondarroako Santos estudioetan.
Ziklo baten amaiera bezala ulertu behar dugu
Nun taldearen agurra. Ez besterik. 2002an ilusioz talde honi forma emateari ekin zioten pertsona berdinek jarraitzen dute gaur egun ere:
Claudiok, Alvarok, Enekok, Aitzik eta
Xabik. Egoerak, nahiak, ilusioak dira aldatu direnak.
Eneko adibidez,
Moby Dick bere proiektuan murgilduta dago. Gainontzekoak gauza berriak egiten ari dira. Dinamika zaharrak ixteko tenorea, ibiltzeari utzi gabe.
Kapitulu honi akabera emateko, Nun taldeak zazpi abesti grabatu ditu Ondarroako Santos estudioetan 2010eko lehen asteburuan, zuzenean. Abestiok euren webgunean zintzilikatuko dituzte aurki eta disko batera bildu ere, 200 aleko edizio mugatuan eta zainduan.
* Azken kontzertu bat ere emanen dute. Gorlizen. Zehatz kultur elkartean. Hitzordua
martxoaren 6an izango da. Sarrera doan izango da eta bertaratutakoei CDa opaituko zaie.