Taldeak batuko zituela jakin aurretik, dagoeneko Ander eta Ibaik elkar
ezagutzen zuten. Biak, kuadrilla berekoak izanik, noizean behin geratzen
ziren elkarrekin jotzeko. 2001 urtean Alex bidea gurutzatu zitzaien,
denboraren poderioz euren arteko kimika sortuz joan zen, apurka apurka
talde baten kontzientzia hartuz eta abestiak egiteko beharra
sentituz. Laugarren baten laguntzaz aurrera egin zuten bide horretatik,
kontzertuak emanez eta abestiak eginez. Hori izan zen taldearen norabidea
2004 urtera arte. Urte hau inflexio puntu bat izan zen taldearen ibilbidean,
alde batetik Natxo Liberty produktorea eta bestetik Hegoi bajistarekin
topo egin baitzuten. Momentu horretan, aurretik zuten materialaz gain,
abesti berriak konposatzeari ekin zioten. Orduz geroztik, hainbat abesti, lanordu, ideia, istorio, kontzertu, jaialdi, disko... etorri dira. Aldaketarik ere egon da taldean...
Hain zuzen ere,
Oinutsik izenburuko diskoak beren ibilbide guztiko bederatzi kantu jasotzen ditu formatu sasi-akustikoan.
Partaideak- alex pelaez (gitarra akustikoa
- gitarra klasikoa eta ahotsak)
- ander gorostiola (bateria)
- garikoitz balbas (baxua)
- ibai alzaga (gitarra elektrikoa
- banjoa eta xilofonoa)
- mikel de vicente (pianoa)
Diskografia- ...inoiz kontatu ez nizkizunak... (2006)
- Arazi (2007)
- Errautsez urrats (2011)
- Oinutsik (2015)