Beste esparru askotan bezala, rockaren itsaso harrotuetan, inportantea
izan da beti markaren asuntua, hots, izenarena, zeinaren bitartez
zaletuek talde edo artista bat ezagutuko duten eta harekin
identifikatuko diren. Barricada eta bere baxu jole mitikoaren arteko
dibortzioaren ondotik, neurri batean apur bat umezurtz gelditu zen Enrique
Villarreal "marka"ri erreparatzen badiogu. Izan ere, Barricada itzal handiko izena baita. Haustura gertatu zenean, Villarrealek bere aspaldiko Txarrena
proiektuarekin buru belarri zebilen, eta Txarrena ezaguna
izanagatik, talde inude edo nodrizaren izenaren muntarik ez zuen.
Ordea, torlojuari buelta eman eta El Drogas
gisa arituko da hemendik aurrera Txantreako musikaria, eta izen hori,
jaun andreok, berezko marka bat da, egina eta osatua, Enriqueren garai guztiak
bere baitan biltzen dituen etiketa boteretsua, urteen poderioz zaildua.
Testua: sagardantza
Irailean Rivas Vaciamadrid-eko En Vivo Jaialdian eskainiko duen kontzertuarekin ekinen dio El Drogasek Te cantamos las 40 tour izeneko birari. Oraingoz, kontzertu guztiak Espainian emanen ditu, bat izan ezik, Bilbon iragarrita dagoena, azaroaren 30erako Kafe Antzokian.
BILBO, Kafe Antzokia, 21:00etan
16/20