Txarrena: Brigi, Txus, El Drogas eta Flako.
Enrique Villarreal 'El Drogas' buru den Txarrena taldea bueltan da 19 urte igaro ondotik. Azulejo frio deitzen da euren disko berria.
Barricadako musikaria super banda batez inguratu da diskoa grabatu eta zuzenean aurkezteko:
Brigi (Koma) baterian;
Eugenio Aristu 'Flako' baxuan eta
Txus Maravi gitarran. Azken biak La Lengua de Trapo taldean ibilitakoak dira.
Azulejo frio 15 kantu biltzen ditu.
Rock freskoa eta energetikoa dakar diskoa, gaztelaniaz abestua. Gaua da diskoaren gai nagusia. Maldito Records-ek banatzen du.
HURRENGO KONTZERTUAK EUSKAL HERRIAN
*** Martxoak 4, Totem aretoa (Iru