Ibi, Alfredo eta Boni estudioan, Flechas Cardinales diskoaren prentsarako entzunaldian. Argazkia: Sagardantza
30 urtetik gorako ibilbidearen ostean, taldeari akabera ematea erabaki dute. Esan dutenez, ez da giro txarrik egon.
Gaur
goizean (2013ko urriak 1), Nafarroako
Diario de Noticias egunkarian irakurri dugu:
Barricadak desegiteko erabakia hartu du. "Rollo" onez banandu direla
adierazi dute. 31 urte eta 24 disko utzi dituzte gibelean.
Azken bi urteetan ezustekoak bata bestearen atzetik etorri dira. 2011ko
abenduan,
El Drogas eta Barricadako gainontzeko kideen dibortzioa publikoa egin zen. Gutxira,
Flechas Cardinales disko luzea argitaratu zuten
Alfredo,
Boni eta enparauek. Kontzertu gutxi batzuk eman ostean, gaur, Barricadak trasteak utzi dituela jakin dugu.
Txantreako taldeak heldu den
azaroaren 23an emanen du bere
azken kontzertua Iru