Ibi, Alfredo eta Boni, El Sotano estudioetan, entzunaldiaren egunean. Argazkia: Sagardantza.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Otsailaren 22an Artikako El
Sotano grabazio estudioetan Barricadaren disko berriaren entzunaldia
egin genuen. Hamairu kantu berri, non gauza berriak
probatu dituzten.
El Drogas eta gainontzeko taldekideen arteko dibortzioak aho bete hortz utzi eta ezustean harrapatu gintuen. Ordea, munduak biraka segitu du, eta zaplastekoa irentsi bitartean,
Boni,
Alfredo eta
Ibik (
Ander Izetaren parte hartzearekin baxuan) disko berria grabatu dute.
Apirilaren 17an ikusiko du argia. Entzun! lan berri honen entzunaldian egon zen.
Esan bezala, Artikako (Nafarroa) El Sotano estudioetan egin genuen hitzordua. Alfredok ireki zigun atea. Barruan Boni, Ibi eta Iker Piedrafita