Virenque taldearen estreinako EPa.
Rock alternatiboaren eremuetan mugitzen dira grabatu dituzten bost kantuak
Iker Fernandez (bateria eta koruak),
Eneko Zabalza (ahotsa eta gitarra)
eta
Eneko Leza (baxua eta koruak) nafarrek osatzen dute
Virenque taldea. Aurretik, Akatu, Khous, Arima Sutan eta Izaki Gardenak taldeetan ibilitako musikariak dira.
Bost kantu jaso dituzte
Foundations izenburuko estreinakoan. Hardcoreak orraztutako rocka egiten dute: rock alternatiboa post hardcore ukituekin. Ez dira, hala ere, pop zertzeladak eta melodia falta. Aldeak alde, Gironako Ultramarinos Costa Brava estudiotik atera ohi diren ekoizpen horien usaina du EP honek.
Foundations diskoa
I