Biluzik / Txinatar Horoskopoa (single) Sergio eta Naiara bikote dira eta Bakelite egitasmoa osatu dute berriki.
Etxean garaturiko proiektua da hortaz, eta dagoeneko hiru abesti argitaratu dituzte, blues, rock and roll, folk eta country doinupekoak.
2011ko urte hondarrean debutatu zuten bi kantuko binilozko singlearekin.
A aldean,
Biluzik doinua aurkituko du entzuleak eta B aldean, berriz,
Txinatar Horoskopoa. 2012ko urtarrilean berriz, doinu berri bat argitaratu dute,
Espektrua,
Royal Trux-en bertsioa.
Nontzeberriko lagunek egin dieten elkarrizketa batean, hain zuzen, euren eragin batzuei buruz mintzo dira: "Gu
droga debozio horretatik urrun gauden arren, egia da Royal Trux,
Spacemen 3 edo Crime & The City Solution bezalako taldeek, horiei
esker, lortu izan dituzten atmosferek zein egoerek txunditzen
gaituztela. Talde eta abesti oso desberdinak dira eta horiekiko dugun
gure irakurketa musikal berezia islatu nahi izan dugu".